Ongietorri irakasleei eskeinitako eremura  

Tarte honetan sexu-heziketa bigarren hezkuntzako ikasleen curriculumean integratzeko beharrezkoak diren baliabideak aurkituko dituzu.

Nerabeek afektu eta sexu arloan dituzten premiei aurre egiteko beharrezkoak diren konpetentzien barnerapen egokia sustatzea da honen helburu nagusia.

Erronka desberdinekin jaio den ekimena da honakoa. Izan ere, eskolen berezko baliabidetan oinarritzen da “Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculumean” aurrikusten diren eduki eta konpetentziak sustatzen baititu, sexu-heziketarekin harreman duten horiek hain zuzen ere.

Bestalde, programa honetan SEXUMUXU deritzan informazio eta komunikazioren teknologia berrietan oinarritutako aplikazioa eskeintzen da, D.B.H.-ko hirugarren eta laugarren maileko ikasleentzat diseinaturikoa. Programa honen garapena Irakasleentzako Gidan dago azalduta.

Irakasleei zuzendutako atal hau, sexu-hezkuntzarako lagungarriak diren baliabideak aurkitzeko gune dinamiko izatea du helburu.

SEXUMUXU ez da bide-jolaso soilik. Sexu-heziketa hezkuntza-sistema integratzeko proiektua da. Irakasleentzako gida, SEXUMUXU programaren dokumentorik garrantzitsuena da.


Sexu-Hezkuntza hezkuntza-sisteman integratzeko programa.

IRAKASKEENTZAKO GIDA

 

 

 

 

Adierazi dugun bezala, proposatutako jokoaren bidez ibilbide bat egiteko gonbidapena da Sexumuxu, ikaslea segidako jarduera-multzo batetik gidatzen duena. Haietan jokoak proposatzen dira, egoeren inguruko gogoeta egiteko eta gogoeta horiek lantzeko aukera ematen duen ikus-entzunezko materialen bidez. Oinarrizko edukiak ematen dituzten material didaktikoak ere eskaintzen ditu. Gainera, jokoa informazioaren kanpoko mundurako sarrera ere bada, Interneteko esteka jakin batzuk baititu. Jokoa diseinatuta dago, batetik, introspekzio-ariketak, alegia, norberaren beharren inguruko gogoeta pertsonaleko ariketak, egiteko, eta, bestetik, sexualitatearen inguruko oinarrizko ezagutzak bereganatzeko.

Jokoa, oso-osorik, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzenduta dago. Halaber, jarduerak solte hartu daitezke, ikasgai ezberdinen osagarri moduan erabiltzeko. Kasu horretan, eta irakasleak hala irizten badio, DBHko 3. mailan has daiteke jarduerak erabiltzen.

Gida honek DBH osorako sexu-hezkuntzaren esparruko helburuak eta gaitasunak proposatzen ditu, 7. eta 8. puntuetan adierazi bezala. Hala ere, SEXUMUXU aplikazioaren erdigunea osasunaren prebentzioarekin estuago lotuta dauden gaitasunak lantzea da. EAEko nerabeen sexu-portaerari buruzko txostenaren arabera, koito-jardueran hasteko batez besteko adina hamasei urte dira, DBHko amaiera aldera. Hortaz, SEXUMUXUk bizitza afektiboari eta sexualari ekiteko beharrezkoak diren elementuei eskaintzen die arreta, eredu biografiko-profesionalari eta pertsona arteko harremanen etikari jarraiki.

Sexumuxu aplikazioa bi modutara erabiltzeko diseinatuta dago:

Banaka: erabiltzaileak banaka jolas dezake, bideojoko arrunt bat izango balitz bezala. Sexumuxu aplikazioa lantzeko modu pertsonal horretan, tutoretza oso garrantzitsua da. Tutoreek susta, bidera eta gainbegira dezakete baliabide horren erabilera. Baina, era berean, garrantzitsua da gurasoekin elkarlanean aritzea, familiarteko esparruan SEXUMUXU aplikazioa baliabide ona izan daiteke eta. SEXUMUXU aplikazioa familiak eta eskola lankidetzan aritzeko gune bat izan daiteke, eredu biografiko-profesionalaren eta harremanen etikaren arabera.

Taldean: banakako moduan ikusi dugun bezala, jokoak berak gidatzen du ikaslea aurreikusitako ibilbidetik. Hala ere, taldean, aplikazioak dituen jarduerak zein bere aldetik erabil daitezke. Era horretan, jarduera batzuk zientzietako, herritartasunerako etika eta hezkuntzako, gizarte-zientzietako eta bestelako eskoletan erabil daitezke, haietan lantzen diren edukien sostengu gisa. Adibidez, «Lehenengo esperientziak» jarduera sexu-erantzuna eta gizon eta emakumezkoen arteko diferentziak ezagutzeko beharra pizteko eta sustatzeko modu bat izan daiteke. «Maiteren istorioa» jardueraren bidez, berriz, metodo antikontzeptiboez baliatzeko eta osasuna zaintzeko gaitasuna eskuratzeko beharra eragin daiteke. Herritarrentzako etika eta hezkuntzaren ikuspegitik, «Maiteren istorioa» jarduerak eztabaida eta ikuspegi ezberdinak lantzea eragin dezake gai hauen inguruan: nerabeen haurduntzak, aitatasun-amatasun arduratsua eta haurdunaldia borondatez etetea. 

 

aula